XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
7.1. SARRERA.Akustika, soinuaz arduratzen den zientzia dela esango dugu ezer baino lehen.
Gizonak, aspaldidanik ezagutu du soinua.
Prehistorian adibidez, soinutresnak egiten saiatu zen.
Isturitzeko txistua, hegazti-hezurrez egina, horren lekuko da.
Grezia eta erromatarren artean, soinuaren azterketak garrantzi handia zuen, beren antzokietan guztiek ondo entzun zezaten.
Behar bada, Pitagoras izan zen soinuaren legeak teoria matematikoaren bidez adierazi zituena, Kristo baino 500 urte lehenago.
Ertaroan berriz,
Geroztik, zientzialari asko arduratu da soinuaren azterketaz.
XIX. mendean ordea,
XX. mendearen hasieran, irratiak azaldu ziren, eta soinudun zinea ere bai.
Geroztik ere, aurkikuntza handiak egin dira akustikaren arloan eta arrantzaleek arrainak non eta zenbat dauden jakiteko erabiltzen duten sonarra ez da txikienetakoa.
7.2. UHIN-HIGIDURA.Pentsa dezagun, espazioaren zati bat molekulaz osatua dagoela.
Molekula horietako bakoitza, ingurukoekin lotuta dago substantzia elastiko baten bidez.
Molekula horietako bati kanpotik eragin bat ezartzen baldin badiogu, molekula horrek ondokoei eragingo die, eta hauek era berean, beren ingurukoei, higidura desplazatuz.
Har dezagun lehenengo irudian dagoen adibidea.
Etxe oneko semea izanik, hezkuntza onaren jabe egin zen.
Matematikak ikasteari ekin zion, baina astronomia eta fisikaz arduratu zen gero.
Lenteak leuntzeko sistema berria asmatu zuen, eta berehala hasi zen teleskopioei ezartzen.
Orion izeneko nebulosa ikusi zuen zeruan lehendabizikoz.
Baita Saturnoren satelite bat ere.
1656. urtean, Saturno eraztun mehe batez inguratua zegoenaz ohartu zen.
Geroago frogatu denez, Saturnok bi eraztun ditu.
Izarren arteko distantzia zela eta, luzera nahiz denboraren neurketa aztertzeari eman zitzaion.
Mikrometroa asmatu zuen batetik eta erlojuak hobetu zituen bestetik penduluaren bidez.
Huygens-ek zionez, argia luzerazko uhina zen: soinua bezalaze higiduraren norabidean hedatzen zen uhina.
Mende bat